Euripean hasi zan gure ibilaldia:

Halan da be umore onarekin ibili ginan.
San Miguel eleizako aterpean indarrak hartu ta gero hasi ginan gure ibilbide aldapatsua.
Gure helmugara heldu ta gero, bertan aisirako denpora be euki gendun.
Geroago, baserrira sartu eta ardi gazta zelan egiten daben azaldu euskuen:
- Lehenengo esnea berotu pixka bat eta mamia bota, baina bitartean...
...zer egiten ari ginan dastatu behar da.
- Ondoren, arinauko eguneko gazta prentsatik atara...
...eta ertzak pixka bat borobildu:
Egun hartan bertokoei laguntzeko eskurik ez zan falta:
- Esnea berotu eta horren ondorioz gogortu ondoren, lirarekin apurtu:
- Ez dago dudarik modu guztiz artisauan egiten dabela bertoko gazta:
- Soberan geratzen dan likidoa hutsitu...
...eta gazta moldeetan sartu forma emoteko.
- Barriz atara, gatza bota eta oihal batean bildu prentsan uzteko:
Gazta nola egin ikusi ondoren guzti honen protagonistak nortzuk ziren ikustera joan ginan:
Artxoentzako esnea danarekin, gazta bihurtzen dabe baserrikoek.
Bidea barriz bueltan egin eta barriz San Miguelen bazkaria jateko aukera euki gendun.




















No hay comentarios:
Publicar un comentario