Mostrando entradas con la etiqueta 4.A. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 4.A. Mostrar todas las entradas

2013-06-09

Urdaibara txangoa

Goizetik Lauaxetatik urten eta Busturiako San Kristobal auzoan utzi zigun autobusak. Bertatik hegaztiak ikusteko asmoarekin Urdaibaiko padurarantza abiatu ginan.

 Itsasaderrera heldu bezain laister, bertan egoan azalpen panelari esker bertatik ikus genezakeezan hegaztiak irakurri genduzan.
 Zoritxarrez, bertan hegaztirik ikusi ez eta Madariaga dorretzera abiatu ginan. Ibiltzen geundela hegazti bakar bat ikusteko aukera izan genuen.
 3km egin ondoren Madariaga dorretzera heldu eta bertan egoan erakusketa bat ikusteko aukera izan genduan.
 Ordu erdi bat bertan egon ondoren, barriz martxan jarri ginan Busturiako San Antonio hondartzara heldu arte. Eguraldia lagun egoala eta bertan bazkaldu eta arratsalde bikaina pasatu gendun.

15:30 aldera autobusa hartu eta bidean ekaitza egoala Lauaxetarantza abiatu ginan. Gutxigatik libratu ginan!!

2013-06-07

Plastika: Gorputz geometrikoak

Plastikan gorputz geometriko hauek egin genduzan matematikan ikasitakoa kontutan izanda. Hemen daukazue horreetako batzuk adibide bezala: zilindroa, prisma lauangeluarra, prisma pentagonala eta piramide pentagonala.



2013-06-05

Inguru: Historia

Ingurun historia ikasten gabiz: Historiaurrea, Erdi Aroa eta Erroma besteak beste.Erdi aroko gaztelu bat ere egin genuen!

 



2013-06-02

Matematika: triangeluak eta laukiak

Matematikako azken gaian triangeluak nola sailkatzen doguzan ikasi dogu: aldeen arabera (aldekideak, isoszeleak, eskalenoak) eta angeluen arabera(zorrotzak, zuzenak, kamutsak).
 Laukiak ere nola ezberdindu ikasi dogu: paralelogramoak (karratuak, laukizuzenak, erronboak, erronboideak) eta ez-paralelogramoak (trapezioak, trapezoideak).

2013-05-30

Euskal Herriko ohiturak ezagutuz

Azken asteetan Euskal Herriko ohitura ezberdinak ikasi doguz eta eurekaz mural ezberdinak egin doguz.


2013-03-22

Mendarora irteera

Goizetik Lauaxetatik urten eta autobusez Mendarora heldu ginen. Bertan txokolatea nola egiten zen azaldu ziguten. 

Lehenengo eta behin zer lortu nahi genuen erakutsi zigun.


 Gero txokolatea egiteko beharrezkoa dan kakao fruitu batzuk erakutsi zizkigun.
Kakaoa, azukrea eta uruna nahastatuz eta berotan jarriz ore bat egitea lortzen dugu. Ore hori errotan jartzen dugu guztiz birrintzeko.


 Orea egiten zegoen bitartean txokolate pixka bat dastatu genuen.
 Errotatik pasatutako orea pixkanaka hartuz moldeetan jarri behar dugu.
 

 Eta txokolateak moldearen forma hartzeko, moldeak bibratzen duen mahai baten gainean jarri.

 Guztiok adi adi jarraitu genituen emandako azalpenak.








 Hainbesteko lana egin ondoren Debako parkera abiatu ginan ondo merezitako atsedena hartzera.
 


 





2012-12-21

Olentzero eta Mari Domingiren bisita

Gaur goizean, Olentzero eta Mari Domingi Lauaxetan izan dira. Kurtsoan zehar oso ondo portatu garela esan diegunez opari batzuk utzi dizkigute.