2013-11-26

Kaixo danori!
Dakizuenez, datorren Abenduaren 3an, euskararen eguna ospatuko dogu. Hori dala eta, egun horretarako ekintza batzuk prestatu doguz. Gogoratzen dozue "Behin Betiko" abestia. Badaezpada hemen ipini dogu.


2013-11-19

AZOKA SOLIDARIOA

Aurten ere Lauaxeta ikastolan " azoka solidarioa "  ospatu dogu. Sarrera honekin, partaide guztien laguntza eskertu nahi dogu, bai familiena eta baita ikaskide eta irakasleena ere. Eskerrik asko zeuen esfortsuengatik eta hurrengo urtean ea berriro bardina egiten dogun.







2013-11-15

MENDAROKO TXOKOLATE FABRIKA



Dakizuenez pasadan astean 4. mailako ikasleak mendarora joan ginan. Bertan TXOKOLATE FABRIKA famatu bat bisitatu gendun. Hemen txokolatearen historia zati bat izten deutsuet eta baita irterearen argazki batzuk ere.

Kristobal Kolonek ekarri zuen txokolatea Españara 1520.urtean, kolonizazio garaian mundu barritik kakao garauak ekarri zituenean. Mexikon, bertakoek kakao garauak elikadura eta txanpon legez erabiltzen zituzten.

Txokolatea azukrea eta kakaoa nahastuta egiten da. Kakao haziak manipulatzean alde batetik kakaoaren pasta lortzen da, mingotsa eta marroi iluna dena eta bestetik, kakaoaren gurina lortzen da, oria dena. Nahasten diren kopurua kontuan izanda, pasta eta koipea azukrearekin eta beste osagai batzuekin, hau da esnea edo fruitu lehorrak, txokolate mota bat edo beste bat egiten da, beltza, esnedua edo zuria.

Txokolate on batek kaoba ilun kolorea du, homogeneoa, disdiratsua eta lisua da, baina inoiz ez da baltza. Esnedun txokolatea kolore okre oria du, baina kaoba klarua ere izan daiteke, kakaoaren kopuruaren arabera.

Ehundura leuna eta fina da. Ahoa sabaian errez urtzen da, pasta koipetsuaren sentsazioa utzi gabe.

Txokolate on bat koska egiten, errez apurtzen da garrasi arin bat eginez. Ez da izaten koipetsua.

Txokolatearen etsaiak beroa, hotza, hezetasuna eta usainak dira

Txokolate on bat 16-18 gradu bitartean kontserbatu behar da, leku fresko eta lehor bat eta argiagandik babestuta.




























2013-06-19

2013-06-11

URAREKIN ESPERIMENTUAK EGITEN

Ura oso disolbatzaile ona da, substantzia asko disolbatzeko gai dalako.
Hau frogatzeko esperimentu batzuk egin doguz.
Hemen daukazuez!














2013-06-09

Urdaibara txangoa

Goizetik Lauaxetatik urten eta Busturiako San Kristobal auzoan utzi zigun autobusak. Bertatik hegaztiak ikusteko asmoarekin Urdaibaiko padurarantza abiatu ginan.

 Itsasaderrera heldu bezain laister, bertan egoan azalpen panelari esker bertatik ikus genezakeezan hegaztiak irakurri genduzan.
 Zoritxarrez, bertan hegaztirik ikusi ez eta Madariaga dorretzera abiatu ginan. Ibiltzen geundela hegazti bakar bat ikusteko aukera izan genuen.
 3km egin ondoren Madariaga dorretzera heldu eta bertan egoan erakusketa bat ikusteko aukera izan genduan.
 Ordu erdi bat bertan egon ondoren, barriz martxan jarri ginan Busturiako San Antonio hondartzara heldu arte. Eguraldia lagun egoala eta bertan bazkaldu eta arratsalde bikaina pasatu gendun.

15:30 aldera autobusa hartu eta bidean ekaitza egoala Lauaxetarantza abiatu ginan. Gutxigatik libratu ginan!!

2013-06-07

Plastika: Gorputz geometrikoak

Plastikan gorputz geometriko hauek egin genduzan matematikan ikasitakoa kontutan izanda. Hemen daukazue horreetako batzuk adibide bezala: zilindroa, prisma lauangeluarra, prisma pentagonala eta piramide pentagonala.



2013-06-05

Inguru: Historia

Ingurun historia ikasten gabiz: Historiaurrea, Erdi Aroa eta Erroma besteak beste.Erdi aroko gaztelu bat ere egin genuen!

 



URAREN ASTEA

Azkenengo aste honetan uraren inguruko unitate multidiziplinarra landuko dogu.
 Egun honeetan ura izango da gure lan guztien ardatza.
IA GUSTATZEN JATZUEN!






Uraren gaiagaz lotuta be, Urkiolara joan ginan irteera bat egitera. Bertan Pol-Poleraino igon genduan paseotxo bat emonaz. Bertan, mendiak aztertzeaz gain, bertatik ateratzen dan metal uraren iturritxoa ikusi genduan. 
ASKO GUSTATU JAKUN ETA ITZEL PASATU GENDUAN!
Begiratu gure argazkiak!












 Begiratu zelako leku politean bazkaldu genduan!
Dana garbi-garbi izteaz arduratu ginan.
















Batzuk, ohitura dan moduan, Urkiolako harri famatuari bueltak ere emon eutsiezan.