Mostrando entradas con la etiqueta Comenius. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Comenius. Mostrar todas las entradas

2012-12-14

STORYTELLING EDO KONTU-KONTARI

Zenbat aldiz egin dozu negar historio polit edo triste baten ondorioz? Ez dozu uste benetako historioek gure jakin-mina pizten dabela?

Storytelling-a, kontu edo historio bat kontatzea da, beronen bidez ondorio batzuk atara eta ikasketa bat lortzeko asmoz.

Kontuak ez dira umeentzako aisialdi bat soilik, kontuen bidez, bai umeek eta baita helduagoek ere, gauzak bizitzeko aukera lortu daikegu eta zentzu honetan, bizi-esperientzi horreri loturiko ikasketa bat lortu. Hau kontutan izan ezkero, storytelling-ak irakaskuntzan daukan erabilgarritasuna ondorioztatu daikegu. 


Teknika honen bitartez, ikasteko daukaguna erakargarriago bihurtzen da eta lortzen dan ikasketa, barneratu egiten da. Zergaitik? Emozioak bitarteko direla ikasten doguna hobeto gogoratzen dogulako. Horregaitik hain zuzen, gogoratzen doguz gugan eragin emozional handia izan dabezan gauzen datuak (amamak edo amak egiten eban arroz-esnearen usaina, amaren kroketen zapore paregabea, istripu batetan gertatutako gauzak, …).


Erderazko esamolde batek dinoan lez: “Dime y lo olvidaré, enseñame y lo recordaré, involúcrame y lo aprenderé”.


Gauzak gogoratzea, barneratzea, azken baten… benetako ikasketa bat lortzea… eta bitartean gainera ondo pasatzea badakar, zer eskatu daiteke gehiago!


Teknika hau martxan jarriz, Lauaxeta Ikastolan, LMH-an eta ingelesa bitarteko dala, kontu-kontari ekintza batzuk antolatu dira aste honetan bertan.
 
 

2012-11-19

KULTURA ANIZTASUNA LAUAXETA IKASTOLAN



Comenius programaren barruan, Europako sei herrialdeko eskolatako ordezkariak ikaslegoarekin aniztasun kulturala lantzeko asmoz aste honetan Lauaxeta Ikastolan alkartu dira.
 

 


 
Europa mendeetan zehar euren nortasuna mantendu izan daben kultura ezbardinetaz osoturiko errealitate bat da. Comenius proiektuen bidez, Europako erakundeak ikasleen aldetik aberastasun kultural hori ezagutzea eta eurenganako errespetua lantzea bultzatzen dabe.
Europar alkartrukatze esparru honen barruan, Lituaniako, Greziako, Turkiako Alemaniako eta Italiano eskoletako ordezkariak kulturartekotasuna Europan lantzeko bat egin dabe aste honetan Lauaxeta Ikastolan
Proiektuaren ardurea daukan irakaslegoaren lana herrialde ezbardinetako ikaslegoak norbere ezaugarri kulturalak ezagutzera emon, hizkuntza, kirolak, abestiak, dantzak e.a., eta besteenak ezagutu ahal izateko dinamikak adostea eta koordinatzea da.
Honez gain, Ikastolako ikaslegoak, gure kulturara apur bat gehiago hurbildu daitezen, euskal dantzen erakusketa bat eskaini deutsie.

Medioen jarraipena:

2012-11-08

COMENIUS PROGRAMA

El programa Comenius está orientado a la enseñanza infantil y escolar hasta el final de la educación secundaria. Los profesores de enseñanza no universitaria pueden, a través de este programa, visitar otros países para conocer otras experiencias educativas. Se trata de fomentar las relaciones transnacionales en el campo de la educación y el refuerzo de la dimensión europea de la educación cultural. 

Aurtengoan, gure ikastolara etorri dira Lituaniatik, Alemaniatik, Italiatik eta Turkiatik. Ondorioz, hainbat ekintza antolatu dira gure ohiturak eta gure egunerokoa erakusteko.


Ondorengo argazkietan, ikasleek egindako ongietorria daukazue.