Gaur goizean, Olentzero eta Mari Domingi Lauaxetan izan dira. Kurtsoan zehar oso ondo portatu garela esan diegunez opari batzuk utzi dizkigute.
2012-12-21
Egoitzara bisita
Urtero lez, zaharren egoitzara bisita egin dogu eta kurtsoan zehar ikasitako gabon kantak abestu doguz. Antza danez asko gustatu jake, txalo ugari jaso genduzan eta.
Gabonetako antzerkiak
Gabonak heltzear dagoz ta, ohikoa denez antzerkiak prestatu doguz 3. eta 4. mailako ikasleak. Lan gogorra egin dogu aurtengoan ere. Hemen dauzkazue egun horretako argazki batzuk:
2012-12-19
2012-12-17
2012-12-14
Landareak ezagutzen
3. mailakoak landare ezberdinak ezagutzen gabiz eta hori azaltzeko posterrak egiten ari gara. Landareen fotosintesia, hostoak, zelan elikatzen diran, nola hazten diran...Gainera, landareen atal ezberdinak ere ikasi doguz: sustraiak, zurtoina eta hostoak.
GABON KANTAK
ASTEBURU HONETAN LAUAXETA IKASTOLAKO IKASLEEK GABON KANTAK ABESTUKO DABEZ DURANGON.
STORYTELLING EDO KONTU-KONTARI
Zenbat aldiz egin dozu
negar historio polit edo triste baten ondorioz? Ez dozu uste benetako
historioek gure jakin-mina pizten dabela?
Storytelling-a, kontu edo historio bat kontatzea da, beronen bidez ondorio batzuk atara eta ikasketa bat lortzeko asmoz.
Kontuak ez dira umeentzako aisialdi bat soilik, kontuen bidez, bai umeek eta baita helduagoek ere, gauzak bizitzeko aukera lortu daikegu eta zentzu honetan, bizi-esperientzi horreri loturiko ikasketa bat lortu. Hau kontutan izan ezkero, storytelling-ak irakaskuntzan daukan erabilgarritasuna ondorioztatu daikegu.
Teknika honen bitartez, ikasteko daukaguna erakargarriago bihurtzen da eta lortzen dan ikasketa, barneratu egiten da. Zergaitik? Emozioak bitarteko direla ikasten doguna hobeto gogoratzen dogulako. Horregaitik hain zuzen, gogoratzen doguz gugan eragin emozional handia izan dabezan gauzen datuak (amamak edo amak egiten eban arroz-esnearen usaina, amaren kroketen zapore paregabea, istripu batetan gertatutako gauzak, …).
Erderazko esamolde batek dinoan lez: “Dime y lo olvidaré, enseñame y lo recordaré, involúcrame y lo aprenderé”.
Gauzak gogoratzea, barneratzea, azken baten… benetako ikasketa bat lortzea… eta bitartean gainera ondo pasatzea badakar, zer eskatu daiteke gehiago!

Teknika hau martxan jarriz, Lauaxeta Ikastolan, LMH-an eta ingelesa bitarteko dala, kontu-kontari ekintza batzuk antolatu dira aste honetan bertan.
2012-12-05
EUSKARAREN EGUNA
Goizean
Euskal Herriko joko eta jolas tradizionalak: (HH)
Lekua:Barruko patioa 9:30-10:30 4 eta 5 urtekoak 10:30-11:30 2 eta 3 urtekoak
Arratsaldean
14:15
• Berba batzuk
Euskara batzordearen eskutik
•
HH eta LHko ikasle guztiak “Behin betiko” abestia abestuko dabe.
Lekua:Polikiroldegia
Euskal Herriko Joko eta jolas tradizionalak: (LH)
Lekua:Polikiroldegia 14:30-15:30 1., 2. eta 3. mailatakoak 15:30-16:30 4., 5.
eta 6. mailatakoak
2012-12-03
EDERRI LAGUNDU DIEZAIOGUN
Eder Lauaxeta Ikastolako kooperatibisten semea da eta bihotzeko gaixo
bat dauka.
Plastikozko tapoiak bilduz, Bostonen
bigarrenaldiz operatzeko behar dan dirua batzen lagunduko dogu.
Recogiendo tapones de plástico
podemos ayudar a Eder, hijo de cooperativistas de Lauaxeta ikastola, que padece
una cardiopatía y necesita fondos para poder ser operado por segunda vez en
Boston.
Informazio gehiago nahi izan ezkero / Si quieres más
información visita la página:
www.diezcuentosparaeder.org
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Gaurko egunean, Euskararen
Nazioarteko eguna ospatu dogu. Ondorengo bideoan, egunaren bukaera aurkezten
deutsuegu
JOSTAILUEN AZOKA SOLIDARIOA
Lauaxeta Ikastolan, Agenda 21. programaren barnean eta
pobreziari aurre egiteko eta gure ikasleengan gai honetarako sentsibilizazioa
lortzeko, aurten ere, Azoka Solidarioa jarri dogu
martxan.
Gurasoei, etxean dauken bigarren eskuko jostailuak
ekartzea eskatu jake. Jostailu honeekaz, azoka bat antolatu dogi eta ikasleen
artean, barriro saldu, prezio sinboliko bat ordaina
izanik.
Era honetan, lorutako dirua, Filipinaseko
“Lihuk panaghiusa” ONG-ra
bialdu dogu.
Aurten 1.461 € lortu
doguz. Eskerrik asko danoi!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)