Ikusten dozuenez blog bat eraiki dogu Lauaxeta Ikastolako 3. eta 4. mailako ikasleen berri emoteko. Bertan, asteetan zehar egiten doguzan ekintzak idatziko doguz. Gainera, eskolako argazki eta bideoak agertuko dira. Espero dogu zuen gustokoa izatea.
ONDO PASA!
2011-10-26
2011-10-21
4.C: ERREZETEA
ERROSKILA NOLA ASMATU ZEN
Gaileta borobil bat
munduan barrena zihoan,
pozaren pozez bira-biraka,
itzulipurdika, ttirripittaka.
Ehiztari anker batek
tiro egin zion, danba!
inguruetan entzun zen
tiroaren burrunba.
Bertan behera erori zen
gaileta borobila,
gorputzaren erdian
zulo handi bat zuela.
Honela, laguntxoak,
gaileta izan zen erahila,
baina ehiztari hari esker
asmatu zen erroskila.
X. Olaso
pozaren pozez bira-biraka,
itzulipurdika, ttirripittaka.
Ehiztari anker batek
tiro egin zion, danba!
inguruetan entzun zen
tiroaren burrunba.
Bertan behera erori zen
gaileta borobila,
gorputzaren erdian
zulo handi bat zuela.
Honela, laguntxoak,
gaileta izan zen erahila,
baina ehiztari hari esker
asmatu zen erroskila.
X. Olaso
2011-10-18
4.A: ERREZETEA
Pintxoak
Pan!
Ebakita jan!
Olio!
Ozpinaren nobio!
Ozpina!
Olioaren lagun fina!
Dilistak!
Egin txista-txista!
Patata!
Ez dadila falta!
Omelette!
gauero jan dezaket!
Pastela!
Postrerik gabe bestela!
A. Lertxundi
2011-10-07
4.B: ERREZETEA
Esnemami mendi bat,
eta hara igotzeko
tarta eskailera bat.
Esnemami mendia
eta eztizko errekak
handik behera.
Esnemami mendia eta anpolai-goxokiak
argia egiten.
Esnemami mendia
eta erraldoi bat
bere ahotzar handiaz
mendi osoa jaten.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)