2014-05-21

leintz gatzaga (gatz museoa)

Sarrera honetan Leintz gatzagara egindako irtera ikusi daikezue.Bertan, herria ikusteaz aparte museo oso interesgarri bat bisitatu gendun.

Leintz Gatzagako hirigunearen edertasunak garai bateko ospea irudikatzen dau.
Hirigunearen egitura honakoa da: hiru kale paralelo daukaz eta horiek zeharkatzen dauzan beste kale bat dago. Hirigunea eraiki zenetik, inguruan harresia altxatu zen, kanpoko eraso ugariei aurre egiteko. Hala ere, lehenago beste hirigune bat egon zan, baina 1371an gertatutako sute batek suntsitu eban.

Jatorrian herrira sartzeko ateak zazpi ziren arren, gaur egun bost baino ez dagoz; mendebaldekoa da nagusia eta Gaztela-Leongo armarria dauka. Hirigunean dagozan etxeak, ilaratan dagoz antolatuta. Erdian, eliza eta hamabi tutuko iturria "as de copas" deitzen dabena dagoz.
Leintz Gatzagak oinetxe, jauregi eta dotorezia handiko eraikin ugari daukaz eta, ezin dira aipatu gabe utzi eraikinetako blasoiak, armarriak eta portaleak. 


Gatz ekoizpenak eman deutso izena herriari eta Gatzagako armarrian hori adierzaten da, bertan dorre bat eta bi dorla (gatza lortzeko galdarak) agertzen dira.