ERROSKILA NOLA ASMATU ZEN
Gaileta borobil bat
munduan barrena zihoan,
pozaren pozez bira-biraka,
itzulipurdika, ttirripittaka.
Ehiztari anker batek
tiro egin zion, danba!
inguruetan entzun zen
tiroaren burrunba.
Bertan behera erori zen
gaileta borobila,
gorputzaren erdian
zulo handi bat zuela.
Honela, laguntxoak,
gaileta izan zen erahila,
baina ehiztari hari esker
asmatu zen erroskila.
X. Olaso
pozaren pozez bira-biraka,
itzulipurdika, ttirripittaka.
Ehiztari anker batek
tiro egin zion, danba!
inguruetan entzun zen
tiroaren burrunba.
Bertan behera erori zen
gaileta borobila,
gorputzaren erdian
zulo handi bat zuela.
Honela, laguntxoak,
gaileta izan zen erahila,
baina ehiztari hari esker
asmatu zen erroskila.
X. Olaso
No hay comentarios:
Publicar un comentario