2016-03-17
Osasuna
Osasunari buruz berba egiteko txirrindulari bat etorri jaku, Olatz. Asko ikasi dogu berarekin.
2016-03-16
ERAIKUNTZAK
Hemen ikusi dezakezue sormen orduan sortutako eraikuntza batzuk. Hauek egiteko zotz handi batzuk eta plastilina zatiak erabili doguz.
2016-03-01
Mendaroko Saint Gerons txokolatea
Mendaroko txokolatearen historia eta Saint Gerons senitartearen historia bat datoz.
Abizen hau Españara Bernardo Saint-Gerons-ekin heldu zen, gaur egungo Mendaroko txokolate maisuaren herenaitona. Bermardo Gipuzkoara lehen gudu karlistaren denboretan heldu zen eta Frantziako Legioko generala zen. Hau Errezilgo neskatxa batekin ezkondu zen eta Mendaron “Katekua” etxea jarri ziren bizitzen, ordurik hona txokolate lantegia han dago. Mendaroko etxe honen izena: Ameriketatik hona kakaoa, azukrea , bainilla, kanela, kafea Deba ibaian zehar ekartzen zuten itsasontzi lotzeko erabiltzen ziren kateetatik dator.
Txokolatea egitea Juan Maria Saint Gerons-etik dator, Bernardoren semetik. Bilbon txokolategile ofizioa ikasi ondoren, gozogintza lantegi bat zabaldu zuen etxean, gaur egun ere mota guztietako txokolateak egiten diren lekuan. Horretarako kakao errota bat jarri zuen animalien mobitzen zutena eta beranduago Gipuzkoan erabili zen lehen motor elektrikoak bere lekua hartu zuen.
SG txokolateen arrakasta berehalakoa izan zen. Gainera lehen gaien kalitateak gaur egungo txokolategileen aiton amonen denboratan 5 errealetan “egiteko txokolatea” saltzea ahalbideratzen zuen beste leku batzuetan peseta batean saltzen zena
2016-02-29
2016-01-11
2015-12-22
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




