2014-01-31

Kontzertua!

Atzo goizean Zornotzako aretoan akordeoi kontzertu bat ikusi eta entzun gendun.Bertan akordeoia eta musikarekin lotuta dagozan hainbat ezaugarri ezbardin ikasi genduzan.Hemen daukazuez argazki batzuk.









2013-11-26

Kaixo danori!
Dakizuenez, datorren Abenduaren 3an, euskararen eguna ospatuko dogu. Hori dala eta, egun horretarako ekintza batzuk prestatu doguz. Gogoratzen dozue "Behin Betiko" abestia. Badaezpada hemen ipini dogu.


2013-11-19

AZOKA SOLIDARIOA

Aurten ere Lauaxeta ikastolan " azoka solidarioa "  ospatu dogu. Sarrera honekin, partaide guztien laguntza eskertu nahi dogu, bai familiena eta baita ikaskide eta irakasleena ere. Eskerrik asko zeuen esfortsuengatik eta hurrengo urtean ea berriro bardina egiten dogun.







2013-11-15

MENDAROKO TXOKOLATE FABRIKA



Dakizuenez pasadan astean 4. mailako ikasleak mendarora joan ginan. Bertan TXOKOLATE FABRIKA famatu bat bisitatu gendun. Hemen txokolatearen historia zati bat izten deutsuet eta baita irterearen argazki batzuk ere.

Kristobal Kolonek ekarri zuen txokolatea Españara 1520.urtean, kolonizazio garaian mundu barritik kakao garauak ekarri zituenean. Mexikon, bertakoek kakao garauak elikadura eta txanpon legez erabiltzen zituzten.

Txokolatea azukrea eta kakaoa nahastuta egiten da. Kakao haziak manipulatzean alde batetik kakaoaren pasta lortzen da, mingotsa eta marroi iluna dena eta bestetik, kakaoaren gurina lortzen da, oria dena. Nahasten diren kopurua kontuan izanda, pasta eta koipea azukrearekin eta beste osagai batzuekin, hau da esnea edo fruitu lehorrak, txokolate mota bat edo beste bat egiten da, beltza, esnedua edo zuria.

Txokolate on batek kaoba ilun kolorea du, homogeneoa, disdiratsua eta lisua da, baina inoiz ez da baltza. Esnedun txokolatea kolore okre oria du, baina kaoba klarua ere izan daiteke, kakaoaren kopuruaren arabera.

Ehundura leuna eta fina da. Ahoa sabaian errez urtzen da, pasta koipetsuaren sentsazioa utzi gabe.

Txokolate on bat koska egiten, errez apurtzen da garrasi arin bat eginez. Ez da izaten koipetsua.

Txokolatearen etsaiak beroa, hotza, hezetasuna eta usainak dira

Txokolate on bat 16-18 gradu bitartean kontserbatu behar da, leku fresko eta lehor bat eta argiagandik babestuta.




























2013-06-19

2013-06-11

URAREKIN ESPERIMENTUAK EGITEN

Ura oso disolbatzaile ona da, substantzia asko disolbatzeko gai dalako.
Hau frogatzeko esperimentu batzuk egin doguz.
Hemen daukazuez!