2013-06-02

Matematika: triangeluak eta laukiak

Matematikako azken gaian triangeluak nola sailkatzen doguzan ikasi dogu: aldeen arabera (aldekideak, isoszeleak, eskalenoak) eta angeluen arabera(zorrotzak, zuzenak, kamutsak).
 Laukiak ere nola ezberdindu ikasi dogu: paralelogramoak (karratuak, laukizuzenak, erronboak, erronboideak) eta ez-paralelogramoak (trapezioak, trapezoideak).

2013-05-30

Euskal Herriko ohiturak ezagutuz

Azken asteetan Euskal Herriko ohitura ezberdinak ikasi doguz eta eurekaz mural ezberdinak egin doguz.


2013-05-20

POSTAL BAT, ESKUTITZ BAT

Egunotan eskutitzak eta postalak zelan idazten diran ikasi dogu, ez da hain gatxa!
Ondoren, eskutitz bat eta postal bat idatzi deutsaguz pertsona biri, zigilu eta guzti!
Idatzi ostean, San Antonioko postontzira joan gara hareek bialtzera.

Zelango lana eukiko dauan Zornotzako postariak!
Lanpeturik ibiliko da gaur! 




































2013-05-15

ZORNOTZARA IRTEERA

Martitzenean 3 eta 4. mailakoak Zornotzara irteera egin genduan. Lehenengo zinemara joan ginan pelikula bat ikustera 3d-n betaurreko bereziekin. Gero parkera joan ginan bazkaltzera eta pilo bat jolastu ondoren, Ikastolara bueltatu ginan.





2013-05-10

BLOG BARRIA

Oraingo honetan, Lauaxeta Ikastolako blog barria aurkeztera gatoz.
Blog honetan, ikastolako udalekuak agertuko dira eta ekintzen jarraipena egin ahal izango dozue. Horrez gain aurreko urteetan egindakoak ikusi ahal izango dozuez.

www.lauaxetaudalekuak.blogspot.com


Dana-dala, eskumako esteketan izango dozue sarbidea

Ondo izan