2012-11-27

ZUHAITZ EGUNA

Aurten be, zuhaitz egunerako, orain dala 2 urte egin zan bezala, gauzak eraiki beharko dozuez birziklatutako materialekin. Hori dala eta, dulea bi urte egin ziren hainbat artelan erakusten deutsueguz, pentsatzen hasi zaitezen zuen eraikuntzetan.





2012-11-19

KULTURA ANIZTASUNA LAUAXETA IKASTOLAN



Comenius programaren barruan, Europako sei herrialdeko eskolatako ordezkariak ikaslegoarekin aniztasun kulturala lantzeko asmoz aste honetan Lauaxeta Ikastolan alkartu dira.
 

 


 
Europa mendeetan zehar euren nortasuna mantendu izan daben kultura ezbardinetaz osoturiko errealitate bat da. Comenius proiektuen bidez, Europako erakundeak ikasleen aldetik aberastasun kultural hori ezagutzea eta eurenganako errespetua lantzea bultzatzen dabe.
Europar alkartrukatze esparru honen barruan, Lituaniako, Greziako, Turkiako Alemaniako eta Italiano eskoletako ordezkariak kulturartekotasuna Europan lantzeko bat egin dabe aste honetan Lauaxeta Ikastolan
Proiektuaren ardurea daukan irakaslegoaren lana herrialde ezbardinetako ikaslegoak norbere ezaugarri kulturalak ezagutzera emon, hizkuntza, kirolak, abestiak, dantzak e.a., eta besteenak ezagutu ahal izateko dinamikak adostea eta koordinatzea da.
Honez gain, Ikastolako ikaslegoak, gure kulturara apur bat gehiago hurbildu daitezen, euskal dantzen erakusketa bat eskaini deutsie.

Medioen jarraipena:

2012-11-13

JOSTAILUEN AZOKA SOLIDARIOA

Gogoratzen deutsuegu, laster aurtengo Jostailuen Azoka Solidarioa martxan jarriko dala. Beraz, hasi pentsatzen ze jostailu ekarriko dozuen. 


2012-11-08

COMENIUS PROGRAMA

El programa Comenius está orientado a la enseñanza infantil y escolar hasta el final de la educación secundaria. Los profesores de enseñanza no universitaria pueden, a través de este programa, visitar otros países para conocer otras experiencias educativas. Se trata de fomentar las relaciones transnacionales en el campo de la educación y el refuerzo de la dimensión europea de la educación cultural. 

Aurtengoan, gure ikastolara etorri dira Lituaniatik, Alemaniatik, Italiatik eta Turkiatik. Ondorioz, hainbat ekintza antolatu dira gure ohiturak eta gure egunerokoa erakusteko.


Ondorengo argazkietan, ikasleek egindako ongietorria daukazue.








 

2012-08-29

LASTER GAGOZ ELKARREKIN!!!

Oporrak amaitzear dagoz! Kurtso barria hasiko da eta honekin batera, irakasleok blog honi jarraipena emoteko dogun asmoa. Espero dogu guztiok be indar barriturik bueltatzea.

LAISTER ARTE!!!

2012-06-16

Markeliñe Lauaxetan

Hemendik eskerrak eman nahi deutsogu Markeliñe antzerki taldeari euren proiektu barrian parte hartzen uzteagatik. Oso ondo pasatu genduan danok alkarrekin. 
Zorte on!!
 
 
                                          http://www.markeline.com/

Espazio irekietarako familia osorako ikuskizun BERRIA. Kaleko antzerkia, egunekoa, soinuduna, formatu handiko elementuekin.
MARKELIÑEk, familia osoari zuzendutako Kaleko ikuskizunaz gozatzeko beste era bat proposatzen digu, partaidea, dibertigarria, interaktiboa, harrigarria.Itsas maskor baten soinuak eraldaketaren magia piztuko du: hodietatik, zizareak; plantxetatik,
IItsas maskor baten soinuak eraldaketaren magia piztuko du: hodietatik, zizareak; plantxetatik, karramarroak; oihaletatik, elefanteak. Ibilbide “basatia” ipuin herrikoietatik, zineko eszenatatik eta inkonsziente kolektiboan dauden elezaharretatik.