2015-05-04

ZEANURIKO ERROTA

Apirilaren 28an Zeanuriko errotara joan ginan. Bertan olea eta errotari buruzko hainbat gauza ikasi genduzan. Burdina nondik ataratzen da, burdinaren ekoizpena, burdinagaz egindako hainbat objektuen izenak, ur errotaren funtzionamendua, haize errotaren funtzionamendua...eta baita ogi gozoaren zaporea ere!


























  zaporea ere!

2015-03-26

19. KORRIKA EUSKAHALDUN!

Hizkuntza eskuetan!
Eskuetan daude hitz guztiak!
Bihotza eskuetan!
Gure esku dago mundu bizi bat, bizi-bizi bat!













OSASUNTSU BIZI!!!



 

Kirola egitea gustatzen zaizu? Ziur baietz, eta egiten duzun bitartean asko gozatzen duzula. Lagunak egiten dituzu eta haiekin harreman onak mantendu. Horretarako balio behar izan du kirolak. Baina ez da hori bakarrik kirolak duen alde ona. Ariketa fisikoa egiten dituzunean zure gorputz osoa lantzen duzu: hezurrak eta giharrak, zirkulazio sistema, arnas-sistema...


 



Olatz Agorria


2014-11-14

ZER DA KLIMA???

Hurrengo bideo honetan 3.mailako ikasleek klima eta eguraldiaren arteko desbardintasuna azalduko dabe. Honez gain, tresna metereologikoak zertarako erabiltzen diren aztertuko dabe.










2014-10-27

INGURUAREN EZAGUERA

EGUZKI SITEMA EZAGUTZEN

Ondorengo bideoetan, gure Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek egindako azalpen bideoak ikusiko dozuez.



2014-05-21

leintz gatzaga (gatz museoa)

Sarrera honetan Leintz gatzagara egindako irtera ikusi daikezue.Bertan, herria ikusteaz aparte museo oso interesgarri bat bisitatu gendun.

Leintz Gatzagako hirigunearen edertasunak garai bateko ospea irudikatzen dau.
Hirigunearen egitura honakoa da: hiru kale paralelo daukaz eta horiek zeharkatzen dauzan beste kale bat dago. Hirigunea eraiki zenetik, inguruan harresia altxatu zen, kanpoko eraso ugariei aurre egiteko. Hala ere, lehenago beste hirigune bat egon zan, baina 1371an gertatutako sute batek suntsitu eban.

Jatorrian herrira sartzeko ateak zazpi ziren arren, gaur egun bost baino ez dagoz; mendebaldekoa da nagusia eta Gaztela-Leongo armarria dauka. Hirigunean dagozan etxeak, ilaratan dagoz antolatuta. Erdian, eliza eta hamabi tutuko iturria "as de copas" deitzen dabena dagoz.
Leintz Gatzagak oinetxe, jauregi eta dotorezia handiko eraikin ugari daukaz eta, ezin dira aipatu gabe utzi eraikinetako blasoiak, armarriak eta portaleak. 


Gatz ekoizpenak eman deutso izena herriari eta Gatzagako armarrian hori adierzaten da, bertan dorre bat eta bi dorla (gatza lortzeko galdarak) agertzen dira.


























2014-01-31

Kontzertua!

Atzo goizean Zornotzako aretoan akordeoi kontzertu bat ikusi eta entzun gendun.Bertan akordeoia eta musikarekin lotuta dagozan hainbat ezaugarri ezbardin ikasi genduzan.Hemen daukazuez argazki batzuk.