2012-12-14

GABON KANTAK

ASTEBURU HONETAN LAUAXETA IKASTOLAKO IKASLEEK GABON KANTAK ABESTUKO DABEZ DURANGON.

ONDORENGO ARGAZKIOTAN, IKASLEAK AZKENENGO IKUTUAK EMOTEN ARI DIRA.


STORYTELLING EDO KONTU-KONTARI

Zenbat aldiz egin dozu negar historio polit edo triste baten ondorioz? Ez dozu uste benetako historioek gure jakin-mina pizten dabela?

Storytelling-a, kontu edo historio bat kontatzea da, beronen bidez ondorio batzuk atara eta ikasketa bat lortzeko asmoz.

Kontuak ez dira umeentzako aisialdi bat soilik, kontuen bidez, bai umeek eta baita helduagoek ere, gauzak bizitzeko aukera lortu daikegu eta zentzu honetan, bizi-esperientzi horreri loturiko ikasketa bat lortu. Hau kontutan izan ezkero, storytelling-ak irakaskuntzan daukan erabilgarritasuna ondorioztatu daikegu. 


Teknika honen bitartez, ikasteko daukaguna erakargarriago bihurtzen da eta lortzen dan ikasketa, barneratu egiten da. Zergaitik? Emozioak bitarteko direla ikasten doguna hobeto gogoratzen dogulako. Horregaitik hain zuzen, gogoratzen doguz gugan eragin emozional handia izan dabezan gauzen datuak (amamak edo amak egiten eban arroz-esnearen usaina, amaren kroketen zapore paregabea, istripu batetan gertatutako gauzak, …).


Erderazko esamolde batek dinoan lez: “Dime y lo olvidaré, enseñame y lo recordaré, involúcrame y lo aprenderé”.


Gauzak gogoratzea, barneratzea, azken baten… benetako ikasketa bat lortzea… eta bitartean gainera ondo pasatzea badakar, zer eskatu daiteke gehiago!


Teknika hau martxan jarriz, Lauaxeta Ikastolan, LMH-an eta ingelesa bitarteko dala, kontu-kontari ekintza batzuk antolatu dira aste honetan bertan.
 
 

2012-12-05

JOSTAILUEN AZOKA SOLIDARIOA


EUSKARAREN EGUNA


Goizean
Euskal Herriko joko eta jolas tradizionalak: (HH) Lekua:Barruko patioa 9:30-10:30 4 eta 5 urtekoak 10:30-11:30 2 eta 3 urtekoak
Arratsaldean
14:15
• Berba batzuk Euskara batzordearen eskutik
• HH eta LHko ikasle guztiak “Behin betiko” abestia abestuko dabe. Lekua:Polikiroldegia
Euskal Herriko Joko eta jolas tradizionalak: (LH) Lekua:Polikiroldegia 14:30-15:30 1., 2. eta 3. mailatakoak 15:30-16:30 4., 5. eta 6. mailatakoak

2012-12-03

EDERRI LAGUNDU DIEZAIOGUN

Eder Lauaxeta Ikastolako kooperatibisten semea da eta bihotzeko gaixo bat dauka.


Plastikozko tapoiak bilduz, Bostonen bigarrenaldiz operatzeko behar dan dirua batzen lagunduko dogu.



Recogiendo tapones de plástico podemos ayudar a Eder, hijo de cooperativistas de Lauaxeta ikastola, que padece una cardiopatía y necesita fondos para poder ser operado por segunda vez en Boston.
 
 
Informazio gehiago nahi izan ezkero / Si quieres más información visita la página:
www.diezcuentosparaeder.org

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaurko egunean, Euskararen Nazioarteko eguna ospatu dogu. Ondorengo bideoan, egunaren bukaera aurkezten deutsuegu

JOSTAILUEN AZOKA SOLIDARIOA

Lauaxeta Ikastolan, Agenda 21. programaren barnean eta pobreziari aurre egiteko eta gure ikasleengan gai honetarako sentsibilizazioa lortzeko, aurten ere, Azoka Solidarioa jarri dogu martxan.


Gurasoei, etxean dauken bigarren eskuko jostailuak ekartzea eskatu jake. Jostailu honeekaz, azoka bat antolatu dogi eta ikasleen artean, barriro saldu, prezio sinboliko bat ordaina izanik.


Era honetan, lorutako dirua, Filipinaseko “Lihuk panaghiusa” ONG-ra bialdu dogu.


Aurten 1.461 € lortu doguz. Eskerrik asko danoi!