Goizetik Lauaxetatik urten eta autobusez Mendarora heldu ginen. Bertan txokolatea nola egiten zen azaldu ziguten.
Lehenengo eta behin zer lortu nahi genuen erakutsi zigun.

Gero txokolatea egiteko beharrezkoa dan kakao fruitu batzuk erakutsi zizkigun.
Kakaoa, azukrea eta uruna nahastatuz eta berotan jarriz ore bat egitea lortzen dugu. Ore hori errotan jartzen dugu guztiz birrintzeko.
Orea egiten zegoen bitartean txokolate pixka bat dastatu genuen.
Errotatik pasatutako orea pixkanaka hartuz moldeetan jarri behar dugu.
Eta txokolateak moldearen forma hartzeko, moldeak bibratzen duen mahai baten gainean jarri.
Guztiok adi adi jarraitu genituen emandako azalpenak.
Hainbesteko lana egin ondoren Debako hondartzara abiatu ginan ondo merezitako atsedena hartzera.